"Sar zaitezte matematikaren munduan, ezagutu,... usaindu, ukitu, daztatu...ez zara inoiz ere ez damutuko".

2014-01-05

Ondoren problema polit bat uzten dizuet. Egin hazka buruari eta ekin:

 
"Tenis-lehiaketa bat antolatu dugu ikastetxean. 128 ikaskidek hartuko dute parte eta kanporaketa sinplea erabiliko dugu; hau da, partida bat galtzen duena kanporatua izango da. Bukaeran irabazle bakar bat egongo da, ikastetxeko txapelduna izango dena.
Txapelketa ikasturtean zehar egingo da, eta behar den moduan antolatzeko zera nahi dugu jakin:

Zenbat partida jokatuko dira denera?
22 aste ditugu eta azkeneko astean finala jokatuko dela jakinda:
Aste bakoitzean zenbat partida jokatu behar dira?"
 
 
 
Oharra:
Laguntza moduan, kontuan izan logikazko problema bat dela; beraz ia kalkulurik egin gabe ebatz daiteke. Kasu errezagoak ere azter ditzakezue aurretik.
 
 
 

0 comments:

Argitaratu iruzkina

Popular Posts

ESALDIAK

"Problemak kalkuluak egiteko baino pentsarazteko dira"
(Mª Antonia Canals)

Orri-ikustaldiak guztira