"Sar zaitezte matematikaren munduan, ezagutu,... usaindu, ukitu, daztatu...ez zara inoiz ere ez damutuko".

2017-09-27


1.652. urtearen inguruan Blaise Pascal (1.623-1.662) matematekariak "Caballero de Méré" jokalari eta apustuzale amorratuarekin  egin zuen topo. De Méré zaldunak dado eta kartetako jokuetarako trebetasun berezia zuen; gizon jantzia eta inteligentea zen; diotenez joku hauetan dirutza egin zuen. Pascalekin izandako hizketaldian, De Mérék zenbait problema, zein baino zein interesgarriago, proposatu zizkion. Problemok Pascalen arreta bereganatu zuten eta buru belarri aritu zen ebatzi nahian. Pierre de Fermat (1.601-1.665) matematikariarekin konpartitu zituen problema hauek gutunez. Bien artean kolaborazio edo erlazio zientifikoa sortu zen, eta elkarri lorturiko emaitzak bidaltzen zizkioten.

 

Hona hemen problema horietako bat:



Demagu bi jokalarik (A eta B jokalariak) 64 txanponetako apustu batean parte hartzen dutela (bakoitzak 32 ipini ditu). 3 puntu lortzen dituenak beretzat 64 txanponak hartuko dituela adostu dute. Baina A jokalariak 2 puntu eta B-k puntu bat duenean, jokua bertan behera uztea erabakitzen dute.
Nola batu behar dituzte 64 txanponak?







*****




0 comments:

Argitaratu iruzkina

Popular Posts

ESALDIAK

"Problemak kalkuluak egiteko baino pentsarazteko dira"
(Mª Antonia Canals)

Orri-ikustaldiak guztira