"Sar zaitezte matematikaren munduan, ezagutu,... usaindu, ukitu, daztatu...ez zara inoiz ere ez damutuko".

2017-09-17


Problema

Zuriz eta beltzez margotutako sei zirkulu marraztu ditugu lerrokatuta horizontalean eta diagonalean irudian erakusten den moduan. Errenkada bateko zirkuluen kolorea aukeratzeko erabili dugun araua aurreko errenkadaren menpekoa da solik.

Saia zaitez kolore-kodea aurkitzen eta erantzun galderei:




Nola margotu behar dira zazpigarren errenkadako zirkuluak?
Egon al daiteke zirkulu guztiak beltzak dituen errenkadarik?
Margotu 2015. errenkadako zirkuluak

_____________________



Laguntza 

Pistatxo bat nahi baduzu sakatun hemen


Azalpena

Konparatu gaineko lerroko zirkuluen kolorea eta erraz aterako duzu kodea, emaiozu denboratxo bat zeure buruari pentsatzeko. 

Dagoenekoz, lortu duzu kodea, ezta?

Hemen doakizu nire proposamena,







*****

4 iruzkin:

  1. Biribil zuriek + ikurra eramanez gero eta beltzek - ikurra, hurrengo errenkada eratzeko jarraian dauden bi biribilen biderketa egiten da eta hauen azpian eta bitartean kokatzen da emaitza berria (+ ala -). Azkeneko biribila aldiz, lerroko lehenagatik biderkatu beharko dugu posizio berrian doan biribila eratzeko.
    3. mailarako aproposa iruditzen zait.

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Ederto!! Zenbaki osoen arteko biderkaduraren ikurra lantzeko ideia bikaina: beltza bider zuria=beltza, hauda (-) · (+) = (-), .....

      Klikatu: HEMEN

      Eskerrik asko!!

      Ezabatu
    2. Igorrekin ados, nik ere horrela planteatu dut!

      Bestalde, 2015. errenkadako zirkuluen koloreztatzea orokortzeko honakoa proposatzen dut:
      Ikusten da lehenengo bi errenkadak kenduta, besteak ziklikoak direla, hain zuzen 6ko luzeerakoak. Beraz 2015. errenkadako kodea lortzeko lehenik, 2015 -2 egingo nuke (3. ilaratik aurrera hasten delako egitura ziklikoa izaten). Ondoren emaitza (hau da, 2013) 6rekin zatituko nuke, 2013 = 335·6 + 3. Orduan, zikloko 3. ilarako (hau da, guztizko 5. ilarako) egituraren berdina izango da 2015. errenkadako egitura.

      Problema honen lehen zatia (7. errenkadako koloreztatzea bilatzearena) DBHko bigarren mailarako egokia ikusten dut, baina araua orokortzeko laguntza emango nieke.

      Ezabatu

Popular Posts

ESALDIAK

"Problemak kalkuluak egiteko baino pentsarazteko dira"
(Mª Antonia Canals)

Orri-ikustaldiak guztira