"Sar zaitezte matematikaren munduan, ezagutu,... usaindu, ukitu, daztatu...ez zara inoiz ere ez damutuko".

2018-03-23


Bigarren mailako ekuazio hau emanda:




Zera eskatzen da:

a, b eta c koefizienteak zenbaki bakoitiak badira, egiaztatu ekuazioak ezin duela soluzio arrazionalik izan; hau da, ez duela p/q (non p eta q≠0 zenbaki osoak diren) erako soluziorik.




EGIAZTAPENA




*****


1 iruzkin:

  1. Hau da niri bururatu zaidana; ea balekoa den...

    Polinomioak r = p/q motako erroa BADUELA suposatuko dugu, non p/q zatikia laburtu egin dugun (zkh(p,q) = 1). Erro hori bigarren mailako ekuazioan ordezkatuz eta pixka bat moldatuz zera lortu dut:

    a·p^2 + b·p·q + c·q^2 = 0 (r erroak bete baherreko baldintza)

    Badakigu a, b eta c bakoitiak direla. Baina nolakoak dira p eta q? p edo q bikoitia izan daiteke baina ez biak aldiberean (bestela zkh(p,q)!=1 litzateke). Hortaz hiru aukera ditugu (banan bana aztertuko ditut):

    a) p bikoitia eta q bakoitia badira:

    a·p^2 + b·p·q + c·q^2 adierazpenean a·p^2 eta b·p·q batugaiak bikoitiak dira. Beraz, a·p^2 + b·p·q batura ere bikoitia da (edo zero, bestela) baina c·q^2 gaia bakoitia da eta ezinezkoa da adierazpenaren balioa (hiru gaien batura) zero izatea. Alegia, kasu honetan a·p^2 + b·p·q + c·q^2 != 0 genuke eta r = p/q EZ litzateke erroa.

    b) p bakoitia eta q bikoitia badira:

    a·p^2 + b·p·q + c·q^2 adierazpenean b·p·q eta b·q^2 batugaiak bikoitiak dira. Beraz, b·p·q + b·q^2 batura ere bikoitia da (edo zero, bestela) baina a·p^2 gaia bakoitia da eta ezinezkoa da adierazpenaren balioa (hiru gaien batura) zero izatea. Alegia, kasu honetan a·p^2 + b·p·q + c·q^2 != 0 genuke eta r = p/q EZ litzateke erroa.


    c) p eta q bakoitiak badira:

    a·p^2 + b·p·q + c·q^2 adierazpenean hiru gaiak (a·p^2, b·p·q eta b·q^2) bakoitiak dira. Beraz, b·p·q + b·q^2 batura bikoitia da (edo zero, bestela) baina a·p^2 gaia bakoitia denez, ezinezkoa da adierazpenaren balioa (hiru gaien batura) zero izatea. Alegia, kasu honetan a·p^2 + b·p·q + c·q^2 != 0 genuke eta r = p/q EZ litzateke erroa.

    Laburbilduz, gure ekuazioko erroak ezin dira p/q motakoak izan (p eta q zenbaki osoak izanik), frogatu nahi genuen bezala.

    Gaur 2018-06-23 dugu eta hau idazten ari naizen bitartean BEC-en bigarren hezkuntzako oposaketa burutzen ari da...Animo azterketak egiten ari diren guztiei!

    ErantzunEzabatu

Popular Posts

ESALDIAK

"Problemak kalkuluak egiteko baino pentsarazteko dira"
(Mª Antonia Canals)

Orri-ikustaldiak guztira